Aurreko egunekoaren antzeko ariketa dugu gaurkoa. Behin eta berriz "zergatik?"
galdezka ari den haurrari eman dakiokeen erantzuntzat hartzen genuen
"haatik" esamoldea. Ikus dezagun gaur "zer ba? A, ba!" esamoldea, adibidez
esaldi honetan: "gaur ez da Txomin etorriko. Zer ba?"
Horrelakoetan oso-oso adierazgarriak izan ohi dira aurpegiaren keinuak
eta ahots-doinuak, ez baita gauza bera "zer, ba?" inozo-inozo galdetzea,
edota goitik beherako "zer, ba?" mesfidatia edo ironiazkoa esatea.
Halaxe da, eta bereizketa horretan oinarrituz erantzuna ere bikoitza
izan daiteke, ezta?
Bai. Hau da, lagunari gaur Txomin ez dela etorriko jakinarazi, eta honek,
inozo-inozo, "zer ba?" galdetzean, mila erantzun eman ditzakegu: "gaixorik
dagoelako", "kanpora joan behar izan du-eta", "bere ezin etorria agertu
du" etab. Baina, alderantziz, lagun horrek "zer, ba?", inozo-inozo
ez, baina malezia osoz egiten badu, orduan erantzunik egokiena horixe
izan daiteke: a, ba!
"Txomin ez dela etorriko? Zer, ba?"
A, ba!