Helduen
artean ere bai, baina beharbada haur-hizkuntzan entzungo dugu sarriago
"zergatik erosi duzu arraina?" eta "zergatik ez duzu haragia
jarri?", eta "zergatik da ona arraina?", eta "zergatik jan behar dut
arraina?"....
"Bada, nik halaxe nahi dudalako" izan liteke seme-alaba setati horri
gurasoak eman diezaiokeen erantzuna, baina, askotan, gaztelaniazko "porque
sí" erantzun nahirik, "zergatik
bai!" erantzun ohi dio batek baino gehiagok.
Erdarakada garbia bistan denez. Baina badugu horren ordezko esamolde
egoki bat euskaraz, "haatik"
deritzana, ezta?
Halaxe da. Haurraren "zergatik eta zergatik" galdera setatiei erantzuteko
modu egokia horixe da: "haatik!".
.