"Posta elektronikoa"
 

 

Atzo gutun eta helbideei buruz bezala, gaur postari buruz ariko gara. Dena dela, ezer baino lehen, gogora dezagun posta, euskaraz, korrespondentziaren garraioari edo garraio horren ardura duen zerbitzuari esaten diogula, hau da, gaztelaniaz "correos" deitzen diogun horri. Eta, ondorioz, hiztegiari dagokionez, hortik sortzen zaizkigu postaria, postontzia eta postetxea hitzak.

Hau guztia esan eta gero, "posta" hitzaren gaur egungo bi esanahiak har ditzakegu kontuan: bata, paperezko gutun eta seiluaz erabiltzen dugun betiko posta, eta, bestea, hori baino berriagoa eta gaur-gaurkoa, ordenadore bidezko posta elektronikoa.

Bada, azken honi buruz gure gaurko aholkua, posta elektronikoari buruz, alegia. Nola esan ingelesezko e-mail ospetsua?

Oraingoz ezin araurik eman, baina aholku moduan "posta elektronikoa" erabiltzea eskatuko genuke; "posta elektronikoa" eta ez "correo elektronikoa".

Beraz, "ba al duzu korreo elektronikorik?" esan ordez?

Bi aukera aipatuko ditugu: ingelesezko "ba al duzu e-mail-ik?". Edota, beharbada hobe, "ba al duzu posta elektronikorik?".

 

 

"Posta elektronikoa"

 

"Correo elektronikoa"