Egia esanda, euskaraz idatzi nahi, eta ez al gara inoiz trakets samar
ibiltzen gutun edo eskutitzetako helbide eta gainerako zehaztasunak
nola jarri asmatu ezinik?
Bada, nik uste baietz. Beharbada, gaztelaniaz ez dugu arazo handirik
izaten, baina badira, bai, duda-muda bat baino gehiago euskaraz idazterakoan.
Beraz, ondo letorkiguke gaztelaniaz erabiltzen diren hitz batzuk euskaraz
nola esan ikustea.
Adibidez, nola esan "6º" edo "6º piso"?
"6.a" edo "6. solairua".
"5º izda."?
"5. ezkerra" (bosgarrena ezkerra)
"4º
dcha.".
"4. eskuina".
"Entreplanta
B"?
"Solairuartea B".
Eta "24, principal"?
"24, solairuartea".