Lehenik eta behin, ez letorkiguke batere gaizki oiloei buruzko hiztegiari
gainbegiratu bat ematea, batek baino gehiagok ez baitaki euskaraz nola
izendatzen diren oilategiko abereak. "Oilo"-tik hasiko gara, oiloa zer
den esanez.
Bada, "oiloa" etxeko hegazti emea dugu; hegan egiten ez duena,
moko sendo, gandor gorri eta luma ederrak dituena.
Eta hortik aurrerakoak?
Bada, "oilarra" oiloaren arra. "Oilanda" oilo gaztea.
"Oilaskoa" oilar gaztea, "oilaloka" arrautzen gainean
jarrita txitatzen aritzen dena eta, azkenik, "txita" oilo-kume
jaio berria.
Beraz, honenbestez osatzen dugu oilategia. Ea errepasotxo bat azkar-azkar:
"gallina" euskaraz?
Oiloa.
"Gallo"?
Oilarra.
Oilaskoa zer da: oilo gaztea ala oilar gaztea?
Oilar gaztea.
Eta oilanda, orduan?
Oilanda oilo gaztea.
Arrautzen gainean txitatzen ari dena?
Oilaloka.
Eta, amaitzeko, zer izen du oilo-kume jaio berriak?
Txita.