Ele bakarra edo bi ele, idazkera-arazo bati buruz jardun behar dugu
gaur; hain zuzen ere, horretarakoxe, "bi ele" nola idatzi argitzeko.
Euskara batua egiteko -il- grafia proposatu zen, euskalkietako -ill-,
-ll- eta il- grafien artean. Baina badira euskaraz batasun-arazorik
ez duten hitzak.
"Artilleria", esaterako.
Halaxe da; euskaraz oso tradizio zabala duena Ipar nahiz Hegoaldean,
eta beti -ll-rekin idatzi izan dena. Hortaz, horrelakoetan, Euskaltzaindiak
-ll- gaztelaniazko grafia bera hobesten du.
Alegia, "artileria",
"bilete", "bilar" edo
"bonbila" guztiak ere ele bakarrez
idatzi beharrean?
Guztiak bi elerekin idatziko ditugu: "artilleria",
"billete", "billar" eta
"bonbilla".