Euskaraz agintera egiteko modurik errazena aditza bere horretan erabiltzea
da. Adibidez: "lasai egon", "ez esan hori", etab.
Era berean, gauza bera esan genezake aditz laguntzailea jarrita. Esaterako:
"lasai egon zaitez" edo "ez ezazue hori esan!"
Dena dela, badira aginterazko aditz-forma batzuk izugarri erabiltzen
direnak. Ikus ditzagun usuen erabiltzen diren batzuk: "zatoz" edo "zatozte
hona!"...
"Zoaz" edo "zoazte bakarrik!"...
"Goazen elkarrekin"...
"Datorrela bera!"...
Hau esanik, "goazen" forma azpimarratu nahi dugu gaur, batzuek "goazen"
esan ordez "goaz"
esaten baitute, gaizki esanda, jakina. Beraz, "goaz
etxera!" esan beharrean?
"Goazen
etxera!".
"Goaz
hemendik!" esan ordez?
"Goazen
hemendik!".