"Ezizenak"
 

 

Denok bereizten ditugu ongi baino hobeto izena eta ezizena; batez ere, herri txikietakoak baldin bagara. Nork ez daki delako Jose Manuel hori, adibidez, "Txapas" dugula, edo Gutierrez izeneko beste hori "Guti", Gorrotxategi izeneko beste hura "Gorrotxa", etab. Baina, hau guztia esan eta gero, gaztelaniako "alias" deritzan esapidearen erabilera aipatu nahi dizuegu.

Hain zuzen ere, ezizen, izengoiti, goitizen, gaitzizen edo dena delako hori ez daukagulako, euskaraz, gaztelaniazko "alias" esanda erabiltzerik. Alegia, izen baten atzetik, "alias"-ik ez, mesedez, euskaraz!

Hortaz, nola zuzendu "El Nani alias zuen"?

Bada, "El Nani ezizena zuen", esate baterako.

Eta "Rubio alias jarri zioten"?

"Rubio ezizena jarri zioten", adibidez.

 

 

"Rubio ezizena jarri zioten"

 

"Rubio alias jarri zioten"