Duela gutxi supermerkatu baten ate aurrean entzuna: "delako denda hori
asko jaitsi da". Bada, auskalo zenbat jaitsi den, ezta?, inork mugitu
ez, eta toki berean baldin badago!
Garbi dago supermerkatu hori ez dela tokiz mugitu edo aldatu, ez gora
eta ez behera. Zer gertatu da? Bada, hori esan duenak gaztelaniazko
"ha bajado mucho" zuela buruan. Eta horratx arazoa, esaldia euskaraz
adierazi nahi izan duenean.
Zergatik, bada?
Askoz ere egokiago zelako "lehen
baino eskasago dabil" esatea; edota
"azken bolada honetan
asko galdu du" esatea, edo, bestela,
baita ere, "supermerkatuak
zuritik beltzera egin du" esatea. Hiru
modu horiek ziren "denda
asko jaitsi da" esatea baino egokiagoak.
Beraz, "supermerkatu
hori asko jaitsi" edo "bajatu
da" esan ordez?
"Supermerkatu
hori lehen baino eskasago dabil", edo
"supermerkatu horrek
asko galdu du".