"Papera baino meheagoa!"
 

 

Edozein hizkuntzak bezala, euskarak ere konparazioa erabili ohi du, sarritan, pertsona edo gauza bat zer-nolakoa den adierazteko. Oso baliabide emankorra dugu hori.

Halaxe da. Irratsaio honetan bertan, gutxienez, bi behintzat aipatu ditugu. Gogoratuko dituzue: "baratxuria baino finagoa" izan zen bata eta "umea harria baino gogorragoa" bestea.

Bada, ildo beretik, hirugarren esapide bat aipatuko dugu gaur: "papera baino meheagoa"; edo, hori baino zehatzago, oraindik: "zigarro-papera baino meheagoa". Garbi legoke nori zuzentzeko, ezta?

Bada, bai. Oso mehea edo argala den norbaiti, bistan denez; horrelakoarekin konpara baitaiteke paperaren lodiera.

Beraz, kiloak gorabehera, nola adierazi pertsona bat mehea dela?

"Papera baino meheagoa esango dugu".