"Leporaino"
 

 

Edo "lepo eginda" ere bai! Esan beharrik ez "lepoa" zer den, burua enborrari lotzen zaion atala, alegia, bizkaitarrek "iduna" edo "sama" esaten duten hori. Baina, zer adierazi nahirik, edo zer esateko erabil dezakegu adizlagun hori: "leporaino"?

Bada, erdarakada bat ordezkatzeko, besteak beste; hots, "nola" galderari erantzunez erabili ohi den "a tope" delakoa, hain zuzen ere. Azken batean, leporaino egon behar baikenuke horrenbeste "a tope" entzuteaz!

Ariketa txiki batekin ikustea izango da onena. Adibidez, bazkari eder bat egin eta gero, "a tope" ez baino, nola gaudela esan dezakegu?

Bada, "leporaino gaudela, leporaino aseta", alegia, edota "lepo eginda", edo, baita ere, "bapo... bapo nago, ba, oraintxe!"

Eta, tren bat jendez gainezka ikusten dugunean, nola doa tren hori, "a tope"?

Ez, bada! "Leporaino betea" doala esan behar.

 

 

"Leporaino", "bapo"

 

"A tope"