"Kordea galdu"
 

 

Zentzumenez baliatzeko gaitasuna galtzeari buruz hitz egin behar dugu gaur. Eta, horretarako, hiru hitz ekarri behar ditugu gogora: kordea, konortea eta zentzua.

Hiru hitzak zaizkigu baliagarri, adibidez, inoiz lurrera erori garenean, edo kolpe txar hartu dugulako, gertatu izan zaiguna adierazteko; hots, "kordea galdu", "konortea galdu" edota "zentzua galdu".

Dena dela, "zentzu" hitzak dituen adiera desberdinak kontuan hartu behar, ezta?

Halaxe da. "Zentzu" hitzak hiru adiera ditu: 1.- Ongia eta gaizkia bereizteko ahalmena; 2.- Hitz, esaldi edo testu baten esanahia, eta 3.- Gaur aipatzen ari garen konortea.

Beraz, itzulpen-ariketa bat eginez, nola esan euskaraz: "se quedo sin conocimiento"?

Bada, "korderik gabe geratu zen" —korderik gabe, edo konorterik gabe, edo zentzurik gabe—.

Beraz, "se cayo al suelo sin conocimiento" esateko?

"Kordea galdu, eta lurrera erori zen", edo "kordea galduta erori zen lurrera".

Eta, behin lurrean, bere onera etorri dela esateko, hau da, gaztelaniazko "ha recuperado el conocimiento"?

"Konortera etorri da" edo "konortera bihurtu da".