"Hiru urtekoen gela"

 

 

Har ditzagun gaur "noren" eta "nongo" kasuen arteko nondik norakoak, ez ditugu-eta beti erraz bereizten. Adibidez, ikastetxeetan-eta askotan entzun dezakeguna: "hiru urteko gela". Zer esan honi buruz?

Hori dioenak, gaztelaniazko "la gela de tres años" dauka buruan. Hau da, ez da behar bezala ohartu esaldi horren azpian ez dagoela "nongo gela", baizik eta "noren gela"; ondorioz, "hiru urteko umeen gela", edo "hiru urtekoen gela" esan beharko luke, eta ez "hiru urteko gela".

Egin dezagun ariketa bat. "Hiru urteko gela margotu dugu" esan ordez?

"Hiru urtekoen gela margotu dugu".

"Bost urteko gelatik atera dugu armairua".

Ez, bada, "bost urtekoen gelatik", edo "bost urteko umeen gelatik atera dugu armairua".

 

 

"Hiru urtekoen gela margotu dugu"

 

"Hiru urteko gela margotu dugu"