Gaztelaniazko "por" preposizioaz aritu behar dugu gaur, beronen kalko
okerra egiten baitugu askotan, "nondik" kasua "non" kasuarekin nahasten
dugunean, esaterako. Errepara diezaiogun "nondik" kasuaren "-tik" atzizkiari.
Ondo esana al legoke "teilak lurretik zabaldu ditugu"?
Ez, noski. Gaztelaniaz "por el suelo" esan badaiteke ere, euskaraz ezin
esan "teilak
lurretik zabalduko ditugu", baizik eta
"lurrean zabalduko ditugu".
Beraz, gaztelaniaz "esparcir por donde" esan daitekeena, euskaraz "non
zabaldu" esaten dugu, ez "nondik" zabaldu.
Hortaz, "hilabete
honetan Miren Irlandatik dabil"...
Ez, bada!, "hilabete
honetan Miren Irlandan dabil".
Esan al dezaket "utzi
hortik berokia"?
Hori ere ez. "Utzi
hor berokia" esan beharko duzu.
Eta, azkenik, "gizon
hori herritik asko ibiltzen da" esan
ordez?
"Gizon
hori herrian asko ibiltzen da".