"Eta hara non!"
 

 

Askotan esan izan dugun kontua da gaztelaniazko esamoldeak ez direla beti bere horretan, besterik gabe, euskaratu behar. Gaurko adibidera etorriz, "¡y mira por donde!" dugu horietako bat.

Gaztelaniazko esaldi horren kalko okerra eginez "eta begira nondik!" itzuli dezakegu gaizki eta oker, "eta hara non!" esan besterik ez eta.

Beraz, ez esan "eta begira nondik bakar-bakarrik geratu ginen", baizik eta...

"Eta hara non bakar-bakarrik geratu ginen".

Eta...honako esaldi hau "¡y mira por donde, se fue a Sevilla!" euskaraz esan behar bagenu?

"Eta hara non, Sevillara alde egin zuen!".

 

 

"Eta hara non!"

 

"Eta begira nondik!"