"Erositako prezioan saldu!"
 

 

Badaezpadako esaldi bat gaurko ariketan. Hau da, duda-mudako zerbait jakin, edota nondik edo handik zerbaiten berri izan, eta, ondoren, fidagarritasun gutxirekin jakinarazi ohi dugun uste edo iritzia agertzeko erabili ohi duguna: "erositako prezioan saldu"

Argi dago esaldi horretaz baliatzean ez dugula geuk ziurtasun osoz jakin badakigun zerbait jakinarazi nahi, baizik eta susmo artean helarazi zaigun edo guk halaxe entzun ahal izan dugun zerbait. Alegia, geure duda-mudaren ondorio litzateke esaldi hori: "erositako prezioan saldu".

Adibide bat jarriz ulertuko dugu denok. Demagun bi lagunen arteko elkarrizketa hau:

"Datorren astetik aurrera gasolina erdi-prezioan jarriko omen da".

"Ez da egia izango!".

"Aizu, nik erositako prezioan saldu dizut".