Har dezagun gaur euskarak bere-berea duen esapide hauxe: "bere buruaz
beste egin".
Halaxe da, gaztelaniazko "suicidarse" esateko, hain zuzen ere; euskaraz
"bere buruaz beste egin" edo "bere burua hil". Beraz, ez erabili "suizidatu"
aditza, eta, gogoan hartu izenordain indartuak erabili behar direla,
hau da, neure burua, heure burua, bere burua etab.
Hortaz, ez esan "gizon
hura suizidatu egin zen", baizik eta
"Gizon
hark bere buruaz beste egin zuen", edo
"gizon hark bere burua
hil zuen".
Eta "ez
dugu gure buruaz beste egingo" esan
ordez?
"Ez
dugu geure buruaz beste egingo", eta,
ondorioz, "neure buruaz"
ere ez.