Harridurazko esaldiez aritu behar dugu gaur; hau da, hizketan ari garenean
senti dezakegun mina, nahigabea, poza, gorrotoa, harridura, ezustea,
larritasuna, etab. adierazteko erabiltzen ditugun esaldiez.
Harridura-ikurraz idatzi ohi ditugu, eta guztiz garrantzitsua da doinu
egokian ahoskatzea. Adibidez, "ene!", "bai horixe!", "bai polita!",
"zein handia!", "baietz asmatu!"
Esaldi guztiok guretzat ezagunak. Baina, aditz batez bukatzen ditugunean
sortzen da arazo txiki bat, eta, noski, gaztelaniaren eraginez sortu
ere.
Halaxe da. Esaldi hauetako bakoitzaren ondoren erlatibozko atzizkia
erantsi behar zaio aditzari, eta, hortaz, ez esan:
- "Zein handia
da!",
baizik eta "zein handia
den!"
- Eta ez esan, "nolako
ziria sartu didazu!", baizik eta "nolako
ziria sartu didazun!"
- Edota "baietz
asmatu zein etorri da!" esan ordez,
esan dezagun "baietz
asmatu zein etorri den!"