Zer egin ohi da unibertsitatera ailegatuta? Karrera ala ikasketak? Eta
kiroldegian 100 metrori ekiterakoan? Karrera ala lasterketa?
Argi samar leudeke bi erantzunak, baina zalantzatxo bat edo beste ere
ez da harritzekoa, "karrera" hitza kontuan hartuta. Bistan da, jatorriz,
gaztelaniazko hitza dela, baina gure artean duen erabilera ikusita,
ezin esan erabat baztertu behar dugula. Hala ere, hobe "ikasketak" edota
"lasterketa" erabiltzen badugu, "karrera" hitzaren ordez.
Beraz, "datorren
urtean zuzenbide karrera egingo dugu"
esan ordez?
"Datorren
urtean zuzenbide ikasketak egingo ditugu".
Eta "kiroldegian
100 metroko karrera antolatu dugu" esan
beharrean?
"Kiroldegian
100 metroko lasterketa antolatu dugu".