Ezin esan hain gertaera pozgarria denik "gerra" edo "gerla", baina,
tamalez, nahi baino gertuago izan ohi dugu. Dena dela, gerraren sorrera
adierazteko erabiltzen dugun aditzaz gure gaurko oharra.
Izan ere, maizegi erabiltzen dugu euskaraz "lehertu" aditza, gaztelaniazko
"estallar la guerra" esapidearen ordain. Eta hortxe dago okerra.
Euskaraz "lehertu" ez baino "piztu", "sortu" edota "hasi" egiten baita
gerra.
Beraz, ez esan "gerra
lehertu zenean, hau eta beste", baizik
eta "gerra hasi zenean",
edo "gerra piztu zenean,
hau eta beste".