"Popatik hartu"
 

 

"Popa" eta "branka" esanez izendatzen ditugu itsasontziaren bi muturrak. Popa edo txopa atzeko aldea, eta aurrekoa, berriz, branka. Baina, bigarren adiera bat ere eman ohi diogu "popa" hitzari, ipurtaldearekin zerikusirik duena, alegia.

Eta hortik sortzen dira, adibidez, "popan ostiko bat joko dizut" esaldia, edo "popaldia", ipurtaldea esateko, edo, baita ere, "popandia", ipurtandia adierazteko.

Hala ere, gaur egun badakigu esanahi guztiz iraingarria nagusitu dela, atzetik hartzearena, alegia, garai batean labatiba hartzeko edo emateko erabiltzen zen modua kontuan hartuta.

Beraz, "zoaz popatik hartzera" esan ohi dugu gaur, norbaitekikoak egin ditugula adierazi nahi dugunean. Eta, esanahi berean, baita beste esaldiok ere: "zoaz pikutara", edo "zoaz antzarak ferratzera".