Erdarazko esapide baten kalko okerra aztertuko dugu gaur. Zenbat aldiz
ez dugu entzun irrati honetatixe bertatik: "errepidean
normaltasuna da nagusi".
Esan beharrik ez, errepideak nola dauden adierazi nahi, eta zer beste
esaldi dagoen aipatu dugun honen atzean: gaztelaniazko "la característica
principal es la normalidad".
Testuinguruaren arabera, baleudeke, bada, hamaika modu, euskaraz, hori
bera adierazteko. Ariketa honetantxe jaso ditzakegu: nola esango genuke
euskara jatorrean "Euskal Herriko errepideetan normaltasuna da nagusi"?
"Euskal
Herriko errepideetan ez dago inolako eragozpenik",
edo "Euskal Herriko errepideetan
dena normal dabil, dena ondo",
adibidez. Edo antzeko beste esaldi batzuk:
"euskal errepideetan
arazorik gabe ibil daiteke", "ez
da istripurik izan", eta, ondorioz,
"eragozpenik gabe ibil
gaitezke".