Ez dagokio, bada, lagun onari belearena egitea, baina egin egiten dela
badakigu. Demagun, gure herrietan ohikoa den poteo edo txikiteoan gabiltzala,
baxoerditan, alegia.
Taberna honetan nik, beste hartan zuk eta hurrengoan beste batek. Horrela
izan ohi da, txandan-txandan, baxoerdiak ordaintzeko modua. Zer gertatzen
da?
Honez gero denok pentsatu dugun horixe bera. Tartean badela beti norbait
ordaintzeari izkinatxo egiten saiatuko dena, eta, berak inoiz ordaintzeke,
beti inoren kontura edaten jarraitu nahi duena.
Bada, azkar-usteko horrixe dagokio ondo gaurko esaldia, hau da, "orain
ere belearena egin du horrek ederki asko".