Bi esaldiren arteko konparazioa egin nahirik, ugaldu samarra daukagu
azkenaldi honetan "gero eta... ez dakit zer, gero eta... badakit zer"
formula. Hau da, hasieran "gero eta..." eta ondorenean, berriz ere,
"gero eta".
Adibide bat. Askotan entzungo dugu: "gero eta zaharrago, gero eta egoskorrago".
Ez da zuzena esaldi hori euskaraz, hain zuzen ere, ez delako bitan erabili
behar "gero eta" delako formula.
Nola esan behar da hori zuzen?
Bi modu baditugu. Adibidez, "zenbat
eta zaharrago, orduan eta egoskorrago".
Edo beste hau: "zenbat
eta zaharrago, hainbat eta egoskorrago".
Eta hirugarren aukera hau "zenbat
eta zaharrago, gero eta egoskorrago"
ondo esanda al dago?
Azkenaldian maiz entzuten den esamoldea bada ere, Euskaltzaindiak ez
du aintzat hartu, eta, ondorioz, okertzat jo beharrekoa; izan ere, bi
egitura horiek ezin dira perpaus berean eman.
Beraz, erabili behar diren formulak honako hauek dira: "zenbat eta...,
orduan eta
", edo "zenbat eta..., hainbat eta".
Esate baterako,
"zenbat eta gazteago, orduan eta ederrago",
edo "zenbat eta gazteago,
hainbat eta ederrago".