Ezin esan modako aditza eta hitza ez denik gure artean. Baina, akats
txiki bat badu, gaztelaniaz soilik erabiltzen dela, eta, beraz, Iparraldean
ez dutela ulertzen.
Beraz, "planteatu"-ren ordez, komeni da gure-gureak diren esapideak
erabiltzea.
Egin dezagun ariketa bat. "Bileran
arazo bat planteatu da" esan ordez?
"Bileran arazo bat sortu da", edo, baita
ere, "bileran gai bat
atera da".
Nola esan euskara jatorrean "denok
batera joatea planteatu dute"?
"Denok
batera joateko asmoa aurkeztu dute".
Eta "bizilagunek
beste kontu korronte bat zabaltzea planteatu dute"?
"Bizilagunek
beste kontu korronte bat zabaltzea eskatu dute",
edo "kontu korronte berria
zabaltzeko eskaria egin dute".