Askotan entzuten ditugu "hori kapaz da ez dakit zer egiteko" moduko
esaldiak, baina euskaraz ez dugu "kapaz izan" aditza.
Halaxe da. Hori gaztelaniazko "ser capaz" esapideari dagokio, eta, beraz,
hori esaten duenak kalko okerra egiten du.
Orduan, nola esango genuke euskara jatorrean "ez
da ezertarako kapaz", adibidez?
Bada, "ez
da ezertarako gai", edo "ez
da ezertarako gauza".
Eta "oraindik
kapaz naiz hori egiteko" esan beharrean?
"Oraindik
gai naiz hori egiteko", edo "oraindik
hori egiteko gauza naiz".