"Makal ibili"
 

 

Gauza bat da osasunez makal ibiltzea eta bestea euskaraz ere halaxe ibiltzea. Ez genuke nahi horrelakorik, eta hortixe gaurko ariketa hau.

Nola esango genuke euskara txukunean "bajoia sartu zait", hau da, gaztelaniazko "me ha entrado un bajón"?

Bitarteko bat baino gehiago dugu esaldi horren esanahira biltzeko: "makal" edo "ahul" izenondoak; "makalaldi" edo "ahulaldia" izenak, eta baita "makaldu" edo "ahuldu" aditzak ere. Hortaz, "makal-makal nabil" izan daiteke "bajoia sartu zait" horren ordezko esaldi txukuna.

Beraz, "izugarrizko bajoia sartu zait" esan beharrik gabe, esan dezagun zuk aipatu duzun hori, edota "erabat makalduta nago".

 

 

"Makal-makal nabil", "erabat makalduta nago"

 

"Izugarrizko bajoia sartu zait"