Zuzen dezagun gaur bizidunekin egiten den oker bat. Nola esan behar
dugu: "sendagilera joan naiz" ala "sendagilearengana joan naiz"?
Sendagilearengana, jakina. Izan ere, euskaraz toki-denborazko kasuetan
bi modu ezberdinetara jokatzen dugu: batzuetan, toki kasuetan, "non",
"nongo", "norantz", "noraino" eta "nondik" modura; eta besteetan, "norengandik",
"norengana", etab. Horregatik bereizten ditugu, adibidez, "menditik
etorri" eta "izebarengandik etorri", "dendara joan" eta "sendagilearengana
joan".
Egin dezagun, beraz, ariketa bat. "Sendagilera
joango naiz bihar".
Gaizki esana, "sendagilearengana
joango naiz bihar", edo "sendagileagana
joango naiz".
"Medikuan
egon naiz".
Esaldi okerra hori ere; "medikuarekin
egon naiz" esan beharko genuke, edo
"medikuarenean";
"anbulatorioan"
egon naizela ere esan dezaket.
Eta "pediatratik
nator"?
Ez dago ondo esanda. "Pediatraren
kontsultatik nator", edo "pediatrarekin
izan naiz" esan beharko genuke.