Askotan egiten dugun galdera: "nolakoa da halako?", eta hor hasten gara
buruari eragiten, halako horren ezaugarri hau edo beste adierazteko.
Horrelakoetarako, esan dezagun oso emankorra dela euskaraz konparazioaren
bidea, norbaiten edo zerbaiten "nolakoari" erantzuteko.
Adibide bat jarriz ulertuko dugu. Har dezagun haur edo ume bat. Egun
osoan gora eta behera, jira eta buelta, leher gaizto eginda, orain estropezu,
gero lurrera erori... eta, hala eta guztiz ere ,umeak negarrik ez. Nolakoa
dela esango genuke ume hori?
"Ume hori harria baino gogorragoa da".