Ongi hitz egitea beti da premiazkoa, eta, batez ere, erdarazko esapideen
kalko okerrik ez egiteko. Hauxe da gaurko ariketa honetan egin nahi
genukeena.
Har dezagun "egon" aditza. Denok dakigunez, adiera asko ditu aditz honek:
"bederatzi urte egon zen herrian", "lotan dago", "ni honetan nago",
"zaude pixka bat", etab. Baina esango al genuke esaldi hau: "hizlaria
ongi egon da"?
Esan beharrik ez erdarakada nabarmena dugula hori, gaztelaniazko "el
orador ha estado bien" esateko. Beraz, esaldi hori txartzat eman, eta
esan dezagun "hizlariak
ongi hitz egin du" edo "hizlaria
ongi aritu da".
Era berean, ez dezagun esan film bat ikusi eta gero, "filma
ongi dago", baizik eta "film
polita ikusi dugu",
adibidez.