Demagun, "ilea moztu". Baina nola esan behar da "ilea moztu du" ala
"ilea moztu da"? Bestela esanda, nor-nork forma ala nor aditza erabiliz?
Gaztelaniazko bihurkariaren eraginez sortzen da aukera bitasun hori,
gaztelaniaz "se ha cortado el pelo" esaten baita. Euskarari dagokionez,
garbi dago nor-nork forma erabili behar dela, beraz...
Ez esan
"ilea moztu da",
baizik eta "ilea
moztu du".
Ez esan "zubitik
behera bota zen", baizik eta "zubitik
behera bota zuen bere burua".
Eta, azkenik, ez esan "finalean
ikusiko dira Titin eta Unanue", baizik
eta "finalean ikusiko
dute elkar Titinek eta Unanuek".