"Litekeena"
 

 

Aspaldi honetan "posible da" esanez konpontzen ditugu ia arazo gehienak, baina bada euskaraz ahalera erabiltzeko beste modu bat ere.

Halaxe da. "Posible da" esan beharrean "litekeena da" esan dezakegu, edo, baita ere, "baliteke". Gogoan izan Ruper Ordorikaren "ez da posible, ezin liteke" izeneko kanta.

Eman ditzagun adibide batzuk. Nola esan beste modu batera "hemen ez da posible ikastea"?

"Hemen ez dago ikasterik", edo "hemen ezin da ikasi", edo, baita ere, "hemen ezin liteke ikasi".

Zer esan dezakegu "posible da egitea" esan ordez?

"Egin daiteke", edo "egin liteke", edo "egitea badago".

Azkenik, nola esango genuke "ez da posible uztea"?

"Ezin da utzi".

 

 

"Egin daiteke", "egin liteke", "egitea badago"

 

"Posible da egitea"