"Udala eta udaletxea"

 

 

Jende askok nahasten ditu biak, udala eta udaletxea, eta ez dira gauza bera.

"Udala" estatuaren administrazio-mailarik beherena da, udalerri bat administratzeko alkateak, zinegotziek eta abarrek osatzen duten giza talde edo multzoa, alegia; eta hortik eratorritako hitzak dira "udalbatza", "udalerri", "udaltzain" eta baita "udaletxe" bera ere.

Baina, jakina, azken hitz honek adierazten duen bezala, "udaletxea" edo "herriko etxea" eraikin bat da, udal-administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak biltzen dituen eraikina, hain zuzen ere.

Hortaz, ez esan "Barakaldoko udaletxeko alkatea", baizik eta "Barakaldoko udaleko alkatea".

Ez esan "udaletxeak erabaki du", baizik eta "udalak erabaki du".

Eta ez esan "udaletxeak erosi ditu lur horiek", baizik eta "udalak erosi ditu lur horiek".

 

 

"Udalak erabaki du"

 

"Udaletxeak erabaki du"