"Leon" edo "kastillo"

 

 

Txanponaren irudia datorkigu denoi "leon" edo "kastillo" esaldia entzutean, baina, horrez gain, hamaika eztabaidatan zirt-zart egiteko erabili izan dugu aipatutako esaldia.

Gaztelaniaz "cara o cruz" esaten dugu. Baina euskaraz baditugu esanahi bereko beste esaldi batzuk ere. Adibidez, "aurpegia" edo "gurutzea" txanponekin ibiliz gero. Harriekin bagabiltza, berriz, "lehor" edo "busti" esan dezakegu, harriaren alde bat busti eta gero.

Hortaz, ez esan "cara o cruz", baizik eta, euskarazko formulak erabiliz, "aurpegia edo gurutzea" edota "leon edo kastillo", txanponik baldin badugu.

Eta txanponik ezean, berriz, lehen esan duguna: "lehor edo busti".

 

 

"Leon edo kastillo", "aurpegia edo gurutzea"

 

"Cara o cruz"