Argi dezagun lehen-lehenik zer den aditz-oina eta zer partizipioa.
Ez da batere zaila. Partizipioa aditzaren forma ez jokatuari esaten
zaio; nolabait esateko, aditz osoari. Hau da, hiztegira jotzen badugu,
"etorri", "ekarri" edo "lortu" aurkituko ditugu, aditz osoak. Hori da
partizipioa.
Alderantziz, aditz-oina aurkitu nahi izanez gero, aski dugu partizipioari
azken marka kentzea. Beraz, lehen aipatutakoen aditz-oinak "etor", "ekar"
eta "lor" izango dira.
Garrantzitsua da bereizketa hau, izan ere, ahalera, subjuntibo nahiz
aginterazko moduetan aditz-oinaren erabilera hobesten da. Ondorioz,
ez esan "etorri
naiteke", baizik eta "etor
naiteke".
Ez esan "ekarri
dezagun", baizik eta "ekar
dezagun".
Eta ez esan "lortu
ezazue",
baizik eta "lor
ezazue".