Hizkuntzak baditu bere maratilatxoak, eta, batzuetan, kontuz ibili behar
da. Honatx gaurko adibidea: nola esango dugu, "idatzizko azterketa"
ala "azterketa idatzia"?
Galderaren koxka garbi legoke. Ahoz egiten den azterketari "ahozkoa"
esaten badiogu, "ahozko azterketa", alegia, zergatik ez
idatzizkoari "idatzizko azterketa" esan?
Egia esan, badu horrek bere logika, eta gaizki ere ez dago gaizki "idatzizko
azterketa" esatea. Baina, kontua da joskera horrek ez duela tradizio
handirik, eta, beraz, jatorragoa dugu aipatutako adibidean bigarren
modua.
Beraz, "idatzizko
azterketa" esatea baino hobe "azterketa
idatzia" esatea.
"Idatzizko
proba" esan beharrean "proba
idatzia" esatea hobe.
Eta "idatzizko
testua" esan ordez "testu
idatzia".