"Hilkorra?"
 

 

Har dezagun perretxiko baten adibidea. Kartel batean, pozoitsua dela eta ez jateko adierazten duen perretxiko baten irudiaren azpian, ontzat emango al genuke "hilkorra" hitza irakurriko bagenu?

Izan ere, "hilkorra" hiltzen dena da, eta, kasu honetan, badirudi perretxiko hori "hilgarria" edo "hiltzailea" dela esan nahi dugula.

Adibide bat besterik ez da aurreko hori; hain zuzen ere, "-kor" atzizkia sarritan "-garri" atzizkiaren kaltetan erabiltzen dugula ohartzeko.

"-kor" pasiboa genuke eta "-garri", alderantziz, aktiboa, eta biak ondo bereizi behar dira.

Ea ariketatxo batek laguntzen digun! Esango al genuke "erabakiorra izango da gaurko bilera"?

Ez, "erabakigarria" izango dela esan beharko dugu: "erabakigarria izango da gaurko bilera".

"Produktu hilkorra saldu zuten..."

Ezta ere; "produktu hilgarria saldu zuten".

Eta azken esaldia: "talde erasokorra zelairatuko du Toshack-ek".

Ez, bada! "Talde erasotzailea", edo erasoan jokatuko duen taldea zelairatuko du.

 

 

"Produktu hilgarria saldu zuten"

 

"Produktu hilkorra saldu zuten"