Hainbat iritzi entzun ondoren erabaki bat hartu behar denean, besteak
beste, gauza bat gerta daiteke; hots, erabaki horretan guztiak ados
etortzea, inor ez kontra agertzea. Beraz, nola hartu dela esango genuke
erabaki hori?
Badugu esaldi egoki bat euskaraz, adibidez, bilera batean esku hartu
duten lagun guztiak iritzi bereko agertu direla esateko; horrelakoetan,
"aho batez" hartu dutela erabakia esaten dugu. Alegia, iritzi batean
guztiak ados jarri badira, erabaki hori "aho batez" hartu dela esan
dezakegu.
Beraz, okertzat eman beharko genuke beste esaldi hau: "denek
batera erabaki dute".
Halaxe da; esaldi hori okerra genuke, besteak beste, erabakia denek
une berean hartu dutela esan nahiko luke eta. Beraz, gaztelaniazko "por
unanimidad" esapidearen euskarazko ordain egokia "aho batez" dugu. Esate
baterako: "biltzarkideek
aho batez hartu dute erabakia".