Zerbait edo norbait ahotan hartzen dugula esan nahi izaten dugu "aipatu"
edo "aitatu" hitzarekin. Adibidez: "ez zaitu aipatu ere egin". Baina,
aspaldi honetan bada aipatu hitzaren erabilpen kaskar bat gure artean...
kazetariei-eta entzuten dieguna askotan: "aipatu..." edo "aipatu behar
da..." egia esan, nahikoa mintzamolde kaskarra.
Baina, ez "aipaturekin" bakarrik. Gisa berean entzuten baita "esan...",
"azkenik", "gogoratu...", edo "azpimarratu..."
Halaxe da, bai. Itsuskeria edo gehiegikeria bat dela esango genuke.
Beraz, ez dago esan beharrik "aipatu
behar da... gaurko etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaiola",
edo "esan...
Goñi II.ak sekulako partida jokatu duela".
Bi esaldi horien ordez, dotore asko geratuko gara, soil-soilik,
"gaurko
etapan Olanori atzeko gurpila zulatu zaio"
edota "Goñi II.ak
sekulako partida jokatu du" esanda.