Gaztelaniatik hartutako kalko oker bati buruz aritu behar dugu gaur,
"sorpresa bat izan da" kalkoari buruz, alegia. Nola esan hori euskara
txukunean?
Hasieran "harrigarria" aipatu dugunez, hitz horren azpian dagoen "harritu"
aditzaz baliatzea dugu onena. "Sorpresa
bat izan da" esan beharrean, esan dezagun,
adibidez, "harrigarria
izan da", edo, bestela, "horrek
harritu nau".
Eta, era berean, gogoan izan harridura agertzeko badauzkagula esaldi
jator askoak.
Adibidez, "harri eta zur utzi nau", edota, "harrigarria" izenondotzat
hartuz, "lan harrigarriak egin ditu", edo "hitz harrigarriak entzun
dizkiogu".