"Astia hartu"
 

 

Denok dakigu "astia" edo "beta" zerbaitetarako ematen, hartzen edo izaten den denbora horri deitzen diogula. Baina, "astia" hitzaren okerreko erabilpen batez ohartarazi nahi zaituztegu gaur.

Alegia, euskaraz ez dela "astia aurkitu" esan behar, baizik eta "astia hartu".

Beraz, gaizki esanda al dago "ez dut denborarik aurkitzen nire gauzak egiteko"?

Hain gaizki ere! Denborarik ez duzula "hartzen" esan beharko duzu zure gauzak egiteko. Eta, era berean, esan beharko duzu: "ez dut astirik hartzen etxeko lanak egiteko", edo "gaur ezin izan dut bazkaltzeko astirik hartu".

 

 

"Astia hartu"

 

"Astia aurkitu"