Ez du aurkezpen handirik behar zerri-odol egosiz eta beste zenbait gehigarriz
batez ere, porrua eta tipula egiten den hestebeteak. Denok
dakigu horixe dela odolkia edo odolostea. Baina esaera polit bat gogoratzeko
erabili behar dugu gaur "odolki" hitza.
Hain zuzen ere, "nik" gaur "zuri" egin dizudana, hurrengoan "zuk niri"
egingo didazula gogoratzeko; edo, baita ere, "zuk zer egin" diozun "besteri",
"bestek huraxe" egingo dizula "zuri" adierazteko.
Alegia, esanez bezala, "hau egin al didazu zuk niri gaur?; zaude-zaude...
gauza bera egingo dizut nik hurrengoan zuri". Hori baldin bada, mehatxu-kutsu
apur batez, lagunari adierazi nahi dioguna, oso egokia da gure gaurko
esaldia:
"Aizu, odolkiak ordainetan".