"Iraun"
 

 

Egoera berean jarraitu, edo egoera jakin bati eutsi egiten diogula adierazten dugu "iraun" aditzarekin. Baina, nola esan "hamar ordu iraun du bizirik" ala, aditza pluralean, "hamar ordu iraun ditu bizirik"?

"Iraun" aditza beti singularrean erabili behar da; ez du pluralik behar. Hortaz, "hamar ordu iraun du bizirik" esan beharko dugu.

Bestalde, ohar gaitezen, esaldi horietan "zenbat?" galdera egin dezakegun arren, ez daukagula "zer?" galdera egiterik. Ezin dugu esan "zer iraun du?", baizik eta "noiz arte iraun", "nola iraun", "non iraun", etab.

Ariketatxo batera etorriz, ez esan "hamar ordu iraun ditu bizirik", baizik eta "hamar ordu iraun du bizirik".

Ezta ere, ez esan "urteak eta urteak iraun ditu", baizik eta…

"Urteak eta urteak iraun du".

 

 

"Urteak eta urteak iraun du"

 

"Urteak eta urteak iraun ditu"