Asmakizun bat: nola egin daiteke etxea etxegile izan gabe? Buruari eraginez
gero, ez da zaila asmatzen.
Pista bat emate aldera, beste hau ere gehitu dezakegu: porlan, egur,
adreilu, etab. Erabili gabe... Nola egin dezakegu etxea elementu horiek
gabe?
Bada, soluzioa, arrandegi batean irakurritako iragarki honek ematen
digu: "neska euskaldun bat behar dugu, etxea egiteko eta umeak zaintzeko".
Halaxe da, euskaraz bi esapide baititugu gauza bera esateko: bata, "etxeko
lanak egitea",
eta bestea, "etxea egitea".
Bietan gauza berari buruz ari gara, hau da, etxean egin behar izaten
diren lanei buruz: ontziak garbitu, arropa lisatu, etab.
Eta, jakina, "etxea egin" esaten dugun bezalaxe, etxeko gela bakoitzaz
ere erabil dezakegu molde hau.
Adibidez: "egin al duzu logela?", "komuna eginda al dago?", etab.