"Izana",
aditza baldin bada, "izatea"-ren antzekoa da; baina, bada
bien artean bereizitasun bat, denboraren araberakoa, hain zuzen ere.
Halaxe
da. "Izatea" esatean, oraindik badenaz, badagoenaz, existitzen
denaz, edota egiten denaz ari gara. Eta "izana" esatean, berriz,
inoiz izan, existitu edo egin denaz ari gara. Hortxe dago aldea, denboraren
araberako aldea.
Adibide
pare batez esango dugu. Zer alde legoke "damu du polizia izatea"
eta "damu du polizia izana" bi esaldi horien artean?
"Damu
du polizia izatea" diogunean, oraindik polizia dela esaten
ari gara; eta, aldiz, "damu du polizia izana" esaten
badugu, orduan, lehen izan zela polizia esan nahi dugu, hau da, inoiz
izan zela, baina gaur egun ez dela.
Gauza
bera esan dezakegu bigarren adibidea aztertuz: "sendagilea izateak
lagundu dio erabaki hori hartzen"...
Alegia,
oraindik sendagilea dugu.
Eta
"sendagile izanak lagundu dio"-la esaten badugu?
Orduan,
orain ez dela sendagilea esaten ari gara, erretiratuta dagoelako, adibidez.