"Ikusi al duzu filma?"

 

 

 "Ikusi al duzu halako filma?", askotan egiten den galdera! Eta erantzuna: "bai, oso ondo dago". Euskaraz esaldi horrek baino hobeto egon beharko du, bada, zerbaitek!

 Bistan da gaztelaniazko "está muy bien" esapidearen kalko batez ari garela. Euskaraz "ondo" eta "gaizki" "nola" galderari erantzuteko erabiltzen ditugunez, kasu honetan, filmen kasuan alegia, "nolakoa" galderari erantzun beharko genioke.

 Hortaz, ariketa moduan, nola erantzungo genioke "ikusi al duzu filma" galderari?

 Hainbat erantzun eman diezaiokegu, eta, besteak beste:

  • "bai, eta polita da"
  • "bai, eta berriro ikusteko modukoa da"
  • "bai, eta ez ezazu galdu, oso ona da eta!"
  • Edo "bai, baina oso txarra iruditu zait", etab.

Beraz, erantzun horiek guztiak leudeke "bai, oso ondo dago" erantzuna baino hobeto.

 

Ikusi (al) duzu filma?

"Bai, eta ez ezazu galdu"

 

"Bai, oso ondo dago"