"Baratxuria baino finagoa"
 

 

 Denok ezagutzen dugun landarea da "baratxuri" edo "berakatza". Eta hamaika aldiz erabilia ere bai, baratxuri-zopa jateko, adibidez. Zer esan, ordea, "fina" izateari buruz?

 Bada, pertsona "fina" bere lanbidean edo jokaeran trebetasun edo zintzotasun berezi bat agertzen duen pertsona izan ohi da. Esaterako, "langile fina", "emakume fina"...

Beraz, oso ondo datorkigu gaurko esaera, pertsona bat oso fina dela adierazteko. Aski dugu esatea "Mari baratxuria baino finagoa da".

 

"Mari baratxuria baino finagoa da"

"Mari oso emakume fina da"