"Delarik"
 

 

 "Delarik" moduko adizkiak ez dira beti zuzen erabiltzen. Aipa dezagun gaur, adibidez, erdal gerundioaren eraginak sortzen duen okerra.

 Batzuek erdarazko egituraren kalko moduan "–larik" forma erabiltzen dute. Baina ez dira ohartzen "–ela(rik)" denborazko egoeratan erabiltzea dela egokiena. Hau da, "korrika zihoala, belarritakoa erori zitzaion"; edo "kalean geundelarik, alkatea agertu zen"; eta, Iparraldeko euskaldunek esaten duten moldea erabiliz, "lan-hitzarmena izenpetu zutelarik, greba egiteari utzi zioten". Beraz, ohar gaitezen "–ela" edo "–larik" formak "noiz" galderari erantzuteko erabiltzen direla, batez ere.

 Esanak esan, honatx ariketa. Ez esan "bihar hasiko da zinemaldia, lau egunez luzatuko delarik", baizik eta...

 "Zinemaldia bihar hasiko da, eta bost egun iraungo du".

 Ez esan "Bartzelonak 3 eta 1 galdu zuen, bigarren jartzen delarik", baizik eta...

 "Bartzelonak 3 eta 1 galdu zuen, eta bigarren dago dagoeneko".

 

 

"Bartzelonak 3 eta 1 galdu zuen, eta bigarren dago dagoeneko"

 

"Bartzelonak 3 eta 1 galdu zuen, bigarren jartzen delarik"