"Zotza"
egurrezko makilatxoari esaten zaio. Ederki asko zekien hori "dame
la zotz para zirikar la hortz" esan zuen sasi-erdaldunak. Baina,
horrez gainera, upelaren edo barrikaren ziriari ere "zotza"
esaten zaio, eta baita "zipotza" ere. Beraz, hirurak gauza
bera: "zotza", "ziria" eta "zipotza".
Hori
guztia esan eta gero, ez al genuke esapide jatorra "zotzari
ziria sartu" gaztelaniazko "rizar
el rizo" esapidearen euskal ordain moduan? Eta are gehiago: "rizar
el rizo" nahi duen bati ez al diogu erantsiko alferrik dabilela
"zotzari sartutako
ziriari zipotza sartzen!".