"Akabatu", "hil" eta "erail"
 

 

 Gozoegiak ez izan arren, bereiz ditzagun hiru aditz hauen adierak. "Akabatu" aditza, adibidez.

 "Akabatu" animalia akabatzen da, bai bere kasa eta bai norbaitek hiltzen duenean. Adibidez, "sugea harrika akabatu dugu", edo "ardia leize-zulora erori, eta akabatu egin da".

 Har dezagun bigarrena, "hil" aditza.

 Pertsona da hiltzen dena, istripuz nahiz ohean. Baina, "suizidatzeari", adibidez, "bere buruaz beste egitea" esaten diogu euskaraz: "leihotik bota eta bere buruaz beste egin du". Dena dela, guztiz haserre edo berotuta gabiltzanetan "jo eta akabatu egingo haut" ere esaten dugu.

 Esate hutsean geratzea hobe! Aipa dezagun, azkenik, "erail" aditza.

 Jakina, askotan "hil" aditzak ez digu osoki balio, gaztelaniazko "asesinar" esateko, adibidez, eta orduan "erail" esaten dugu, baina, beti ere, ondo bereiziz. Ez da gauza bera "espetxean hil", edota "espetxean erail".

 

Bereizi:

"Sugea harrika akabatu dugu". "Bere buruaz beste egin du"

"Espetxean hil da". "Espetxean erail dute"